2021/2022 HEZKUNTZA PROPOSAMENA

Dokumentua eskuratzeko irudia klikatu

SARRERA:
Has gaitezen zenbait gogoeta egiten: ia amaituta dagoen ikasturte oso bateko esperientzia kontuan hartuta; “Eman al da COVID-19 kasu positiboen kopuru nabarmen handiagoa Haur Hezkuntzan Lehen Hezkuntzan baino, kontuan hartuta Haur Hezkuntzako haurrek, beren talde egonkorraren barruan, une oro beren ikastetxeetan maskararik gabe egoteko aukera dutela, eta, aldi berean, beren berdinekin harreman erabat naturala izateko aukera dutela?”
Ez dute Haur Hezkuntzan jarduteko modu hori aldatu beharrik izan, ez Estatuko Gobernuak, ezta gure Gobernu Autonomikoek ere, ez baitira Haur Hezkuntzako kutsakortasun-indizeak handiagoak izan Lehen Hezkuntzakoekin alderatuta. Beraz, honako galdera hau ondorioztatzen da: “Nola da posible eta nola justifikatzen da aldaketa erradikal hori 6 urte bete dituen haur batenganako tratuan, 3-4-5 urteko haur batekin alderatuta, jakin badakigunean Lehen Hezkuntzako haurrek oinarrizko garapen-premia asko partekatzen dituztela Haur Hezkuntzako haurrekin osasun integral optimoa lortzeko?”

Haur batek 6 urte betetzen dituenean, heldu gisa tratatzen dugu Coviden aurkako neurrien ikuspegitik. “Ba al du zentzurik horrek, ala neurriz kanpokoa da?”

Badakigu Europa mailan adostasun zabala dagoela 12 urtetik beherako haurrek, bereziki, ez dutela ekarpen handirik egiten COVID-19 gaixotasunaren transmisioan esatean. Beraz, “Nola da posible gure herrialdean horrelako egoeran jarraitzea eta Estatuko Gobernuak edo  Gobernu Autonomikoek ebaluazio seriorik ez egitea (edota horien berririk ez ematea) haurrek eskola-ingurunean edo ikastetxeetatik kanpo bizi duten egoerari buruz, horien gainean aplikatzen jarraitzen diren Coviden aurkako neurriak berplanteatzeko?


Bestalde, musukoaren derrigorrezko erabilerari dagokionez ikuspegia zabalduz; HaurrakErebaik, erreferentziazko Europako 15 herrialdetan hartu diren neurriak berrikusi ondoren, egindako behaketek argi eta garbi ondorioztatzen dute kontsultatutako herrialde gehienetan joera, bide publikoan derrigorrezko maskararik ez erabiltzea dela haurrentzat, (bai helduentzat ere). Gainera, eskola-ingurunean maskaren beharrezko erabilera  12 urtetik aurrera aurreikusten da gehienbat, eta ez 6 urtetik aurrera, OMEk horri buruz emandako gomendioekin bat etorriz, eta baita hezkuntzan eta osasunean erreferentzia diren Europako herrialde askotako pediatria-esanguratsu gehienekin bat etorriz ere. Jakin behar dugu (eta uste dugu gure agintariek ez digutela horri buruzko informaziorik eman) ez dugula maskaren eraginaren ebidentzia zientifikorik, ez positiborik ez negatiborik, adingabeengan birusaren transmisioa murrizteko neurri gisa. Maskarei buruz egindako Cochrane metaanalisi guztiak berrikus ditzakegu, eta egiaztatu dezakegu guztiek onartzen dutela ez dagoela ebidentziarik adingabeetan ezertarako balio dutenik, 18 urtetik beherakoetan ez baitute azterketarik ere egiten. Gainera, OMEk uste du ez dagoela adingabeengan albo-ondoriorik ez dagoela frogatzen duen azterketarik. Hau da, 18 urtetik beherakoen eraginkortasunari eta segurtasunari buruzko azterlanik ez dago.

2021-22 IKASTURTEA:

Proposamen honen sarreran azaldutakoaren ondoren, eta eskola-inguruneari erreparatuz, HaurrakEreBaik uste du oso garrantzitsua dela haurrei eta nerabeei (0-18 urte) emozionalki laguntzeko beharra, etapa horietan ezartzen baitira helduaroko osasun integral optimoaren oinarriak. Funtsezkoa iruditzen zaigu ikastetxean harrera eta zaintza kalitatez eta goxotasun osoz egitea, ikasleei hurbiltasunez, maitasunez, begiradaz eta entzunez lagunduz, kontuan hartuta besteekiko harremanetan garatzen garela pertsona gisa.

Zoritxarrez, gure herrialdean ezer gutxi edo ezer ez da esan, Covid-19aren aurkako neurriek gure haur eta nerabeengan eragindako kalteei buruz. Hala ere, 2021eko apirilaren 14an, Emmanuel Macron gure aldameneko herrialdeko presidenteak berak, Frantziako haur eta nerabeen osasun mentala hondatu edo/eta larriagotu zela aitortu ondoren, jakinarazi zuen Frantziako haur eta nerabeentzat dohako terapia psikologikoko 10 saioko pakete bat ezarri zela. “Emmanuel Macronek, Reimseko Unibertsitate-Ospitaleko haurren psikiatria-zerbitzua bisitatu zuen, mediku eta paziente gazteekin egoteko eta krisiak haurtzaroan eta nerabezaroan duen eragin psikologikoa egiaztatzeko. Psikiatriako zerbitzuburuak berak ohartarazi zuen, kontsultak bikoiztu egin zirela 2020ko irailetik. Gainera, larrialdi psikiatrikoen erabilera % 40 handitu zen 2020an, eta familien % 40k adierazi zuten pandemia hasi zenetik hainbat larritasun-zantzu ikusi zituztela beren seme-alabengan (Le Monde, 2021-04-21)”. Ikusita Frantziako estatuan haurrei eta nerabeei eman zaien tratua ez dela hain gogorra izan pandemia hasi zenetik (egunean ordubete paseatzera atera ahal izan dira konfinamenduaren lehen egunetik, ez dute kalean maskara nahitaez erabili beharrik izan gaur egun arte, etab.), “Zer ondorioztatu dezakegu gure herrialdeko haur eta nerabeen egoera psikologikoari buruz?”

Behin guzti hau esanda, HaurrakErebaik, 2020ko irailean baino konbentzimendu eta argudiatzeko gaitasun handiagoarekin diogu, ezin dugula onartu:
1,5 m-ko distantzia soziala ikastetxeetan.
Musukoaren derrigorrezko erabilera.
Familiak ikastetxeko bizitzatik kanpo uztea. Orain, inoiz baino gehiago, hezkuntza-komunitate osoak, familiak, eskolak eta gizarteak elkarrekin lan egin behar dugu, zaintzeko eta isolamendutik eta krisialditik haragoko gizarte-ongizatea bilatzeko.

NEURRI MURRIZTAILEAK SAIHESTEN LAGUNTZEN DUTEN EKINTZAK:

ERAKUNDEAK/IKASTETXEAK

Ikasleen ratioa ahal izanez gero erdira jaistea. Ildo horretan, guztiz onartezina iruditzen zaigu Eusko Jaurlaritzak eta Estatuko Gobernuak azken egunotan komunikabide nagusietatik helarazi diguten planteamendua. 2021-22 ikasturteari begira, ez da ratio-jaitsierarik aurreikusten; gainera, konpentsazio gisa, maskararen neurri oldarkorra mantentzea proposatzen da, batez ere 6 eta 12 urte bitarteko haurren kasuan, larria iuditzen zaiguna. HaurrakErebaitik kostuak aurrezteko interesa baino ez dugu ikusten planteamendu honetan, eta kalitatezko irakaskuntza publikoan inbertitzeko borondate eza nabarmendu nahi dugu. Irmoki uste dugu erabaki hoiek, oinarri pedagogiko guztien kontra joateaz gain, gure seme-alaben osasun integralaren aurka ere badoazela.


Hezkuntza komunitatea urte askotan zehar behin eta berriz erregutzen ari den eta zoritxarrez baztertua izan den ratioen jaitsiera hori gauzatu ahal izateko, ezinbestekoa da irakasleen plantilla handitzea eta/edo ikastetxeen eta familien arteko lankidetza estuago eta parte-hartzaileago baten aldeko apustua egitea. Alde horretatik, prestutasuna duten familiek laguntza (laguntzaile) gisa jardun dezakete (bai eskola-esparruaren barruan, bai ikastetxetik kanpoko irteeretan), betiere irakasle baten ardurapean. Funtsezko gaia denez, eskatzen dugu Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak aukera hori kontuan har dezatela haien aurrekontuetan eta onar dezatela beren burua eskaintzen duten familien laguntza, ikasleei kalitatezko eta errespetuzko hezkuntza bermatzeko ezinbestekoak diren jarduerak egiteko.

Aurreko puntuan aipatutakoari dagokionez, gure ustez funtsezkoa da espazio alternatiboak dibertsifikatzea eta/edo zabaltzea. Lehen aipatutako ratioaren jaitsiera eta irakasleen gehikuntza lehen behar gisa errazteko eta osatzeko hainbat espazio jarri beharko lirateke ikastetxeen eskura. Kultura-zentroetako aretoak izan litezke (arratsaldeetan erabili ohi diren espazioak direlarik), bestelako espazio irekiak, parkeak, lorategiak  eta/edo plazak erabil daitezke.

Irakasleak prestatzeko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak ematea, eta honela, hurrengo ikasturte-hasieran haur eta nerabeei harrera emozionala egin ahal izatea. Orain, inoiz baino gehiago, urtebete baino gehiagoz luzatu den pandemia bizi dugun honetan, irakasleak, behar emozionalak dituzten ikasleak hartzeko eta laguntzeko prestatu behar dira, ulermena, afektua eta erreparazioa kontuan hartuta. Gure egungo egoerak eta esperientziak ez dute zerikusirik duela urtebetekoekin. Gure ustez, murriztu egin dira, neurri handi batean, 2020-21 ikasturten hasiera eman ziren ziurgabetasun eta beldur horiek. Horregatik, uste dugu Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren betebeharra dela ikastetxeei gune, denbora eta irakasle prestatuak ematea, datorren ikasturteari ekin aurretik ikasleei hitza eta konfiantza emateko. Ezinbestekoa da ikasgelako talde-konexioaren eta eskola-taldeko kide izatearen bermea eskaintzea. Halaber, gizarte-harremanak berrezarri, sendatu edota konpontzeak lehentasuna izan behar luke, garapenaren oinarria diren neurrian, ikasgelako errealitate berri baten bideari ekiteko unean.

Aire zabaleko hezkidetzaren aldeko apustua egitea, ikasleak gela barruan zein kanpoan ikas dezaten. Azterlan/Ikerlan/Ikerketa batzuen arabera, naturarekin harremanean bizitzeko aukera duten haurrek zoritxarrez naturarekin bizi ezin dutenek baino autoestimu, norberarenganako konfiantza, independentzia, autonomia eta ekimen hobea dute. Naturarekiko kontaktua eta sarbide erregular zein eskuragarria haurren eta nerabeen oinarrizko eskubide gisa hartu behar litzateke eta hezkuntza sistemak hau bermatu behar luke. Izan ere, frogatuta dago beraien ongizatea hobetzen duela, baita gizaki ororen osasun fisiko, emozional, psikiko eta espirituala ere.

Pandemia testuinguruan gainera, lehentasuna eman behar diogu kanpoko espazioaren eta espazio naturalaren erabilerari, non badakigun zailagoa dela birusak kutsatzea,  sistema immunea eta biologikoa estimulatzen diren aldi berean.

Eredu horrek tradizio luzea du Europako iparraldeko herrialdeetan, eta gurea baino askoz ere eguraldi txarragoa dute. Eredu hori hainbat lekutan ezartzen ari da, egungo krisiari erantzuteko. Oso garrantzitsua da haurrei eta irakasleei arropa egokia ematea, bai eta ikastetxeei aire zabaleko hezkuntzaren inguruko informazioa emateko beharrezko baliabideak ematea ere.

ERAKUNDEAK/ENPRESAK
Gure ustez, beharrezkoa da, halaber, familia kontziliazioa egiteko premiazko neurri batzuk hartzea, familiek seme-alabak benetan zaindu ahal izan ditzaten, baldin eta nahitaezko edozein gaixotasun edo berrogeialdi balego. Gure ustez, alderdi hori funtsezkoa da, eta familiok Jaurlaritzarekin partekatutako erantzukizuna hartu behar dugu gai honetan. Horregatik, EZ esaten diogu orain arte  erakunde/enpresen eskutik jasandako utzikeriari, eta irmoki aldarrikatzen ditugu honako neurri hauek: seme-alabak zaintzeko baimen gehigarriko egun mugagabeak, lanaldi-murrizketa, ordutegi-malgutasuna, malgutasuna laneko txandei dagokienez eta ama/aitatasunerako laguntzei dagokienez ere.

ONDORIOAK:

lehenik eta behin, gogoetara gonbidatu nahi genuke gizarte osoa. Gure ustez, gure gizarteak egoera honetan duen erronka, batez ere, elkarrekin bizitzeko gaitasuna berreskuratzea da, beldurrik gabe eta bestearen aurkako etengabeko epaiketan erori gabe. Horretarako, biztanleriaren sektore bakoitzarentzat egokiak diren neurriak erabiltzea ezinbestekoa deritzogu, ekitatearen printzipioa aplikatuz eta egoera hau hasi zenetik urtebete baino gehiagoko esperientzia eta sen ona erabiliz. Era berean, Estatuko Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari dei egin nahi diegu, denbora honetan guztian COVID-19ak haurrengan duen eraginari buruz dauzkaten datuen bidez, eta dokumentu honetan azaldutako guztia kontuan hartuta, gure herrialdean haurrentzat ezarritako neurrien proportzionaltasuna ebalua dezaten (batez ere, osasun-neurri jakin batzuk ezartzeko muga-adinari dagokionez).  

Pertsonen benetako osasuna, zalantzarik gabe, osasun integrala dela uste dugu, zaintzen ari ez diren funtsezko alderdiez osatua; plano fisikoa bere osotasunean, plano mentala, plano emozionala eta gizarte-ongizatea. Era berean, Estatuko Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diegu neurri horiek guztiak alda ditzatela eta koherentziaz joka dezatela gure haurtzaroaren benetako zaintza eta babesari dagokionez, eta, horretarako, ausardiaz eta argi eta garbi, beren bizi-premiak sakon errespeta ditzatela.

Azken gogoeta gisa, azpimarratu nahi genuke pertsona ororen garapenaren eta osasun integralaren aurka doala, beldurrarekin eta beldurrean hezi, zaindu eta laguntzea. Errespetuan, lankidetzan eta elkartasunean oinarritutako hezkuntzan sinesten dugu. HaurrakErebaik ez du gizarte-urruntzean eta zatiketan oinarritutako hezkuntzarik onartzen ez inolako testuinguru ezta aitzakirekipean ere. Haurren tratamendu hori haurren oinarrizko eskubide eta beharren aurkako atentatu argia da, eta, ondorioz, egungo gizartearen aurkako erasoa. Pandemia hasi zenetik denbora luzea igaro ondoren, premiazkoa da haurrei laguntzeko modua bilatzea, tratu ona, errespetua eta haien bizi-premiak aintzat hartuta, etorkizunean benetan osasuntsua eta errespetuzkoa izango den gizarte baterantz joateko.