HASIERA

HaurrakEreBai Euskal Herri mailan sortu dugun familia sarea da eta gure helburua, ume eta nerabeen eskubideak defendatu eta haien hitza entzunaraztea da.

Uste dugu Covid19ak eragindako osasun krisialdi honen kudeaketan haur eta nerabeak ahaztuak izatea ez dela kasualitate bat, lehendik ere adintxikikoek gizartean zuten leku prekarioaren islada baizik.

Haurtzaroa bizitzen ari den eskubide urraketa hauek horrela izaten jarraituko dute HAUR ETA NERABEAK ESKUBIDE OSOKO HERRITARTZAT hartzen ez diren bitartean.

Gure manifestua publiko egitearekin batera, sinadura bilketa abian jarri genuen, “HAUR ETA NERABEAK, ESKUBIDE OSOKO HERRITARRAK, ORAIN” lemapean. Gutaz gehiago jakin nahi baduzu, eman begirada bat gure lanari, sare sozialetan ere aurkitu gaitzakezu (Facebook eta Instagram).

SINATU NAHI BADUZU, KLIKATU HEMEN