ADIERAZPENAK/ARGUDIOAK

EUSKO JAURLARITZA EBIDENTZIA ZIENTIFIKOAREN AURKA!

PLANTO! Urriak 18an ikas komunitateak eginiko mobilizazioaren aurrean, urriaren 22an Lakuako gobernuak emandako erantzuna hauxe izan da, medioetan argitaratutako albistearen arabera: Lakuak eskolako jalastorduetan,  maskarilaren erabilera mantenduko du 6-12 urte bitarteko haurretan, olatu berri baten beldurrez. Gotzone Sagarduiren hitzetan, 12 urte azpiko haurrak dira arrisku talde nagusia Covidtaren zabalkundean, oraindik beraientzako txertoa garatu gabe dagoelako eta ondorioz txertatu gabe daudelako. https://www.naiz.eus/es/info/noticia/20211022/lakua-mantendra-la-mascarilla-en-patios-para-menores-de-12-anos-por-miedo-a-una-nueva-ola

HaurrakEreBai Euskal Herria mailan sortu dugun familien sarea gara, gure gurasotasunean zuhurtasuna eta haurren eskubide eta beharren artean oreka bat aurkitzea, ezinbesteko iruditzen zaigu. Zentzudunak eta arduratsuak gara eta inola ere ez dugu arriskuan jarri nahi, gure seme-alaben osasuna. Osasun kontzeptua ongizate fisiko, mental eta sozial gisa ulertzen dugularik. Badakigu, eta kontziente gara ahalegin handia egin dela pandemiaren hasieratik osasun larrialdi honi aurre egiteko. Baina iruditzen zaigu haurrenganako hartu diren neurri askok, ekitatiboak eta proportzionalak ez izateaz gain, haurtzaroarekiko izugarrizko begirune zein sensibilitate falta ere erakusten dutela eta gure seme-alaben osasuna modu integralean zaintzetik urrun daudela. Eta horrek, asko kezkatzen gaitu.

Aski  da! ez dugu onartuko 12 urte azpiko haurrek derrigorrean musukoa erabili beharra izatea eta batez ere lehentasunezkoa eta premiazkoa iruditzen zaigu, derrigortasun hori eskolako patioetan zein kanpo espazioetan kentzea. “Planto!” egiten dugu eta inkoerentzia horren aurrean altxatu egiten gara. Gure jarrera argudiatu asmoz, azken urte eta erdian plazaratu diren hainbat ikerketen  berri eman nahi degu eta bide batez, Lakuako gobernuak Gotzone Sagarduiren bitartez emandako argudioak zalantzan jarri.

2020ko ekainaren amaieran konfinamenduaren ondoren  Felix Zubia medikuak, Donostiako ospitaleko ZIUko arduradunak, Euskadi Irratiko elkarrizketa batean adierazi zuenez, haurrekin ordura arte hartutako neurriak zorrotzegiak izan ziren eta ez ziren berauen behar psikosozialak egoki kudeatu. Ziurtatu zuen ez dela frogatu haurtzaroa, COVID-19aren transmisore handia denik. Elkarrizketaren 8. minututik aurrera entzun ahal izango dituzue haurtzaroari eta covid neurriei buruz egindako adierazpenak. https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/osasunetxea/audioak/osoa/7333588/haurren-behar-psikologiko-eta-sozialak-ez-dira-behar-kudeatu/?utm_source=botonmovil&utm_medium=whatsapp&utm_campaign&fbclid=IwAR0myJSHGZqNswjhwm4tWzastWQ0a-faJXA5VQrPUdbwc-OsZKVOVYXtNDE 

2020ko Irailaren 28an EITBek honako albistea plazaratu zuen: “ Umeak eta covid 19a: Pediatren arabera, gutxiago kutxatzen dute eta gaitzaren ondorioak  arinak dira beraiengan” Osakidetza eta osasunbideko pediatra medikuak ziurtatzen zuten, umeak ez direla gaitzaren zabaltzaile nagusiak. Gainera Jabier Benito, Gurutzetako ospitaleko pediatriako larrialdia saileko buruak, honako hau gehitu zuen: “ Gurasoek jakin behar dute Covid 19aren ondorioak oso arinak direla hauerrengan, ez gripea edo asma bezalako gaitzak baino gogorragoak”. Jarraian irakurri dezakezue albistea.  https://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/7518721/ninos-covid19-contagian-se-contagian-sintomas/

2020ko Azaroaren 27an, Vall D´Hebron ( Barcelona ) egindako azterketa batean, ondorioztatzen da umeek ez dutela apenas SASRS-COV-2 birusaren zabalkundean parte hartzen. Azterketa honek, esaten du, positibo eman duten 1081 haurretatik 86k bakarrik kutsatu zutela gaitza, beraien hurbileko senideren bati, hau da, 0-18 urte bitarteko haur eta nerabeen %8ak bakarrik hartu zuela parte gaitzaren zabalkundean. Segidan atxikitzen da albistea. https://www.vallhebron.com/es/noticias/un-estudio-prospectivo-de-vall-dhebron-confirma-que-los-menores-de-edad-son-poco

Abuztuak 26an, “Kids Korona” eginiko azterketaren berri izan genuen.  San Juan Déu ospitalean, Barcelonan egindakoa. Udalekuetako monitoreek zein umeek parte hartu zuten azterketa batean, ondorioztatu zuten, umeek helduek baino 6 bider gutxiago kutsatzen zutela birusa. Hona hemen albistea. https://www.elcorreo.com/sociedad/salud/ninos-contagian-seis-20200826202330-nt_amp.html

Bukatzeko, Dr. Juan Simo medikuaren idatzi bat partekatu nahi degu. (Rochapea Osasun zentroko familia medikua). Presio handia dago administrazioaren aldetik, komunikabideak bultzatua, umeak berehala txertatuak izan daitezen, alarma egoera bat sortuaz. Honen aurka, pediatra askok pentsatzen dute, ez dagoela horrelako txertaketa prosezurik bultzatzeko arrazoi sendorik. Gaineratzen dute, ez dutela ikusten gizarteari izugarrizko onura berezirik ekarriko liokeenik, umeen txertaketa hau bultzatzeko arrazoi nagusia hankaz gora jarriaz. Jarraian idatziaren esteka. http://saludineroap.blogspot.com/2021/08/siapcovid19-vacunas-covid19-en-la.html 

Finean, komunitate zientifikoak baieztatzen du, umeak ez direla gaitz honen eroale nagusiak eta zalantzan jartzen dituzte, Covidaren aurkako txertoak giza talde honetan ekarri ditzazkeen onurak. Umeak txertatuta ez egotea ezin da maskarila derrigorrez erabiltzeko baldintza izan, kalean, ez parkeetan eta ezta herriko plazan ere ez baita baldintza hori ezartzen. Zergatik orduan eskolako patioetan bai? Bukatu dezagun tratu txar eta gehiegikeria hauekin, nahikoa da. Ez dezagun haurtzaroa kriminalizatu. ASKI DA ! UTZI HAURRAK PAKEAN. HAURRAK S.O.S.

Azaroak 9an, asteartean, HaurrakEreBaitik PLANTO! HaurrakSOS ekintza errepikatzeko deia egiten dugu. Ikastetxeetako sarreretan eseriko gara. Behar zaituztegu. Babestu ditzagun gure haurrak, mindu gabe. Zuek Zarete!

PLANTO! HaurrakSOS

DOKUMENTUA DESKARGATU NAHI IZATEKOTAN, HEMEN ELEBITAN

ADIERAZPENAK_ARGUDIOAK (1)

DECLARACIONES_ARGUMENTACION (2)