DERRIGORTASUNAREN AURREAN, ERDI-GARDENAK HOBETO

EAEn 6 urtetik aurrera maskarak nahitaez erabili behar direnez, eta dokumentu ofizialetan oinarrituta, idatzi bat sortu dugu musuko erdi gardenen-erabilera onesteko.

Gure ustez, bizi dugun osasun-krisiari aurre egiteko haurrekin hartu diren neurri batzuek, kalte handiagoa eragin dezakete, onura baino.

Horregaitik, beste behin ere, zuhurtziaren eta haurren beharren arteko oreka bilatu nahi dugu, eta neurri horiek haurrengan ahalik eta eragin gutxien izan dezaten alternatibak proposatu; Izan ere, neurri batzuk ezartzea erabakitzen denean, haien proportzionaltasuna ondo ikertu behar da, eta babes horrek haurrengan eta gizarte osoarengan ondorioak izan ditzakela jabetu.

HEMEN duzu dokumentua.