HaurrakErebai Familien Saretik MAIATZAREN 30-erako KALE EKINTZA . Donostian izango da, Kontxako hondartzan 12:30tan. “HAURRAK SOS” Giza Mosaikoa eraikiko dugu.
HaurrakEreBaitik kezkaz bizi dugu iada urte bete baino gehiagoz, gure seme alabek osasun krisialdi honi aurre egiteko kudeaketaren ondorioz pairatu duten egoera. Urtebeteko esperientziak, eta zenbait ikerketek erakutsi digute, haurrengan Covid-19 aren eragina ez dela esanguratsua, eta berresten dugu, ez direla pandemia honen eroaleak.
Haur eta nerabeekiko eskubide urraketez luze hitz egin dezakegu baina gure energia bi puntutan zentratu eta ekintzaren aldarriak, labur-labur, hauek izango dira.


Haur eta nerabeak babestu ditzagun, haiek mindu gabe
Bertaratu eta parte hartu, Haurrek merezi dute eta.