MANIFESTUA

HELBURU OROKORRA:

Haur eta nerabeen zaintza eta ongizate fisiko, mental eta soziala bermatzea, haien garapenerako beharrei erantzunez, eta herritar bezala dituzten eskubideak babesteko eta babeserako kultura sustatuz.

HELBURU ZEHATZAK:

 HAURRAK ETA NERABEAK AINTZAT HARTZEKO, ARTATZEKO ETA ZAINTZEKO KULTURA SORTZEA.

  1. Haur eta nerabeen ongizaterako, oinarrizko premiak ulertu, errespetatu eta laguntzeak duen garrantziaz sentsibilizazioa eta kontzientzia sortzea gizartean.
  2. Haurtzaroa eta nerabezaroa ikustaraztea, norberaren nortasunari eta adierazkortasunari balioa eta espazioa emateko modu gisa, entzute aktiboan eta sentsibilizatzean oinarrituz.
  3. Partehartzea bultzatu, euren gaitasunean sinistu eta euren gaitasunak garatzeko bidelagun izan, errespetuz eta eskubidea duen gizabanako moduan.
  4. Haurtzaroa tratu txar eta babesgabetasun egoeretatik babestu eta zaindu, segurtasuna eta ongizatea bermatuz.

19.1 artikulua. Estatu alderdiek legegintza, administrazioa-gizarte eta hezkuntza neurri egoki guztiak hartuko dituzte, haurrak babesteko kalte edo abusu fisiko nahiz mental, arretarik eza edo zabarkeriazko tratu, tratu txar edo esplotazio mota ororen aurka, sexu-abusua barne, haurren zaintza dagoenean gurasoen, lege ordezkari baten edo haur horiek ardurapean dituen beste edozein pertsonaren mende.

1989ko “HAURREN ESKUBIDEEN KONBENTZIOA” BETETZEN DELA BERMATZEA ETA HORREN ALDE LAN EGITEA.

Non haurra 18 urtetik beherako pertsona gisa definitzen den:

“Haurrak eskubideen subjektuak dira eta ez soilik babestu beharrekoak. Konbentzioaren arabera, haurrak ez dira etorkizuneko proiektu hutsak, baizik eta beren hazkundearen eta heldutasunaren etapa bakoitzean baliotsuak diren eta eskubide osoak dituzten pertsonak dira”.

  1. Kontuan izanik alarma-egoerak eta egungoak baita haurren ongizate integralerako oinarrizko eskubideak urratu dituela, haien eskubideak kontuan hartzea  alarma-egoeran, gaur egun eta etorkizuneko beste edozein krisitan) eskatzen dugu eta urratu badira, berrezartzea.
  2. Konbentzioaren eskubide guztiak egokiak dira, baina egungo oinarrizko eskubideen urraketaren testuinguruan, nabarmendu nahiko genuke honako hauek berrezartzea:
      1. a) artikuluak ezartzen du garrantzitsua dela haur eta nerabeei ahotsa ematea gizartean, eta batez ere, haien bizi-egoerari dagozkion gaietan: “Haurrak eskubidea du bere iritzia askatasunez adierazteko eta iritzi hori berari dagozkion gai guztietan kontuan hartzeko. Haurraren edo nerabearen adinaren eta heldutasunaren arabera iritziak behar bezala kontuan hartuz”.
      2. b) artikuluak haurraren osasun integrala zainduko duen garapen fisiko, mental, espiritual, moral eta sozial egokia eskaintzearen garrantzia aipatzen du:“Estatu alderdiek aitortzen dute haur eta nerabe guztiek beren garapen fisiko, mental, espiritual, moral eta sozialerako bizi-maila egokia izateko duten eskubidea”.
      3. c) artikuluak dio jolasak eta gizartean aktiboki parte hartzeak berebiziko garrantzia duela haurren garapen osasungarrirako: Haurrak eskubidea du bere adinari dagozkion jolaserako eta jolas-jardueretarako, eta askatasunez parte hartzeko bizitz-kulturalean eta jardueretan”. 

 NATURA ESKURAGARRI IZATEKO ESKUBIDEA BABESTEA: NATURAN EGOTEA ETA BERTAN JOLASTEA FUNTSEZKOA DA HAURREN ETA NERABEEN ONGIZATERAKO

Ez da gobernurik naturarekiko kontaktua gizakiaren eskubidetzat hartu duenik, ezta haur eta nerabeentzat garrantzi berezia duen eskubidetzat ere. Azterlan/Ikerlan/Ikerketa batzuen arabera, naturarekin harremanean bizitzeko aukera duten haurrek zoritxarrez naturarekin bizi ezin dutenek baino autoestimu, norberarenganako konfiantza, independentzia, autonomia eta ekimen hobea dute.

  1. Naturarekiko kontaktua eta sarbide erregular zein eskuragarria haurren eta nerabeen oinarrizko eskubide gisa sartu beharko litzateke goian aipatutako “Haurren Eskubideen Konbentzioan”. Izan ere, frogatuta dago beraien ongizatea hobetzen duela, baita gizaki ororen osasun fisiko, emozional, psikiko eta espirituala ere.
  2. Tony Kingek (Scottish Wildlife Trust-eko zuzendariak) esaten duenarekin ados gaude eta guk ere defendatzen dugu gobernuek eskubide berri bat eratu dezaketela eta hau egituratzeko betebeharra dutela: haur edo gazte bakoitzak eskubidea izan behar du kalitate handikoa den basa-bizitza aberats batean hazteko eta bizitzeko, onura fisiko eta mentaletarako sarbide errazekoa dena, horrek berekin dakartzan garapen-abantailak eta jolaserako aukerekin.
  3. Bereziki azpimarratu nahi dugu edozein alarma-egoeran eta gaur egun  haurrek eta nerabeek, ahal den neurrian, ingurune naturaletan egoteko, paseatzeko eta jolasteko duten beharra eta eskubidea kontuan hartzea, beren osasun integrala berrezartzeko helburuarekin.
  4. Natura hirietako haurrei hurbiltzea, naturarekin kontaktua, jolasa eta esperientzia bermatuz eta dagoeneko existitzen diren espazio naturalak zaintzea eta naturgune berriak sortzea

GIZAKIAREN HAZKUNTZA ETA HELDUTASUNA ERRESPETATZEN DITUEN HEZKUNTZA ESKUBIDEA DEFENDATZEN DUGU: Ikastearen zentzua “zentzuz ikasteko” aukera da.

Haur eta nerabeen hezkuntza ez da eskola-ingurunera mugatzen, baizik eta munduan duten izate osoa bezain zabala da. Izatea munduarekin harreman etengabean egotea da: ingurune soziokulturala eta naturala. Ingurune horren kalitateak eragin zuzena du haur eta nerabeen garapen-prozesuan.

Ingurunearekin harreman osasungarria izateak modu naturalean eta zuzenean ekarriko dio bere buruarekin, gainerakoekin eta munduarekin ongizate- eta zaintza-harremana izatea. Gizartea osatzen dugun pertsona heldu guzti-guztiak gara haur eta nerabeen hezkuntzaren erantzule.

Alarma-egoeratik eta gaurdainoko egoerak, haurren eta nerabeen osasun integralari eta premiei begiradarik, zaintzarik eta babesik ematen ez zaiela baieztatu egiten digu. Horregatik, puntu hauek gure kolektibotik helburuak lantzen jarraitzeko jasotzen ditugu:

  1. Hezkuntza, haurtzaroari laguntzeko modu gisa orientatzea, ikuspegi global batetatik, haurra, izaki gai, aske eta sentikor gisa ulertuta, norberaren galdera eta interesekin, zaintza behar duena, norberaren prozesuari errespetua eta bere gaitasunak garatzeko aukerak dituena.
  2. Ikaskuntza, esperimentazioa, sormena, jolasa eta sentsibilitatea sustatzea, haien garapen-erritmoak eta izaera bakarra eta errepikaezina errespetatuz.
  3. Pentsamendu kritikoa, sortzailea eta autonomoa, elkarrizketa, erabakiak hartzea, aztertzeko eta entzuteko gaitasuna eta sortzeko eta suntsitzeko aukera zaintzea eta sustatzea.
  4. Akatsaren konnotazio negatibo eta gaitzesgarria ezabatzea eta ikaskuntza-prozesuan naturaltzat hartzea, prozesu horri laguntzeko informazio baliotsua eta positiboa ematen baitigu.
  5. Haur eta gazteen hezkuntzan inplikatutako eta hurbileko pertsonek erabiltzen duten hizkuntzaz jabetzea, balio-judizioak ezabatzen saiatuz, horiek kalteak eragin baititzakete garapen globalean.
  6. Errespetuzko hezkuntza-aukera askeak eskaintzea, kontuan hartuta haurrak beren ikaskuntzaren protagonistak direla.
  7. Eskolan eta familiaren ingurunean, lankidetza sustatzen duten espazioak eta giroak sortzea, eta ez lehia, aniztasuna aberastasun gisa onartuz eta ez zailtasun gisa.
  8. Beldurrik gabeko hezkuntza eskaintzea, adierazpen-askatasunean, erantzukizunean, konpromisoan eta gizarte-ekarpenean oinarritua.
  9. Familiei konfiantza eta errekonozimendua ematea hezitzaile-eginkizunean, ahotsa eta egiturak emanez, beste hezkuntza-eragile batzuekin ekarpenak eta lankidetza egin ditzaten.
  10. Haurren denborari eta jolas libreari balioa eta espazioa ematea, gozatzeko, orekatzeko eta ikasteko iturri gisa.
  11. Prestakuntza, informazioa eta laguntza ematea haurrekin zerikusia duten beste esparru batzuetan, hala nola irakasle eta hezitzaile gisa, jantokiko zaintzaile gisa, eskola- autobuseko zaintzaile gisa.

DESKARGATU HEMEN MANIFESTUA (PDF)