MUSUKOAREN ERABILERA 6 URTE ARTEKO HAURRETAN

Idatzi hau 6 urtez beherako haurrei  EAEko hainbat espazio eta egoeretan nahitaez musukoa ezartzearen ondorioz sortu da. Esperientzia hau bizi izan duen familia baten haserrearen aurrean, HaurrakEreBai eta Irati Alkeizar abokatu elkargokidearen elkarlanetik.

Horrela, HaurrakEreBaitik dokumentu hau partekatuz, tresna bat eskaini nahi genieke  erreklamazioak jarri nahiko luketen familei edota abusuzkoak diren neurri hauek bertan behera uzteko eskatu nahi dutenei. Dokumentua eskuratu nahi baduzu, (GAZTELERAZ)klikatu irudian.