NOR GARA?

HaurrakEreBai Euskal Herria mailan sortu dugun familien sarea gara, konfinamendu testuinguruan, 2020ko martxoan, gaur egun eta etorkizunera begira ere, ume eta nerabeei laguntzeko. Euskadi komunitate erkidegoko eta Nafarroako 50 pertsona modu aktibo batean elkarlanean ari gara apirilak 16an gure whatsap taldea sortu genuenetik eta sare sozialetan (Facebook, Instagram, Twitter) geroz eta gehiago gara.

Argi esan nahi dugu, gure gurasotasunean zuhurtasuna eta haurren eskubide eta beharren artean OREKA bat aurkitzea, ezinbesteko iruditzen zaigula. Zentzudunak eta arduratsuak gara eta inola ere ez dugu arriskuan jarri nahi, gure seme-alaben osasuna. Osasun kontzeptua ongizate fisiko, mental eta sozial gisa ulertzen dugularik. 

HaurrakEreBai, modu koordinatuan, Espainia mailan Heike Freirek (https://www.heikefreire.com/) sortutako “Por Amor a la Infancia” sarearekin eta Euskal Herri mailan, Oinherri elkartearekin (http://www.herrihezitzailea.eus/) elkarlanean ari gara. 

Inklusiboak gara, Euskal Herriko haur guztien eskubideen alde lan egin nahi dugu haien erligio eta ideologi politikoak kontutan hartu gabe eta aniztasuna maite eta babesten dugu; dela kulturartekotasuna, sexu aniztasuna, aniztasun funtzionala….

Guraso sare honetan gure INDARRA, ENERGIA eta MOTIBAZIO nagusia amatxo eta aitatxo izatetik datorkigu eta horrek mugitzen gaitu, baina horretaz gain, haurtzaroarekin lotutako esparru profesionaleko pertsonak lantaldeak osatzen ditugu: Haur Prebentzioa/Osasuna/ Hezkuntza /Komunikazioa.