PLANTO! Haurrak SOS

Haurrak ere bai familien saretik, lehen hezkuntzan musukoaren erabilera derrigorra izan ez dadin PLANTO EGITEKO DEIA luzatuz, ekintza antolatu dugu. Urriaren 18a, astelehenean, ikastetxeetako irteera orduan, 10 minutuz, zentruko sarrera edota jolastokian eseraldia egiteko deia hain zuzen ere. 

Argi utzi nahi dugu, ekintza ikastetxeetan egitea proposatu dugula guraso zein hezkuntzako profesionalak antolatu, batu eta aktibatzeko helburuarekin, hezkuntza komunitatearen parte garen heinean, hitza eta erabakietan parte hartzeko gaitasuna ditugula gogoratzeko. Ez da ikastetxearen kontrako ekintza, bai ordea hezkuntza protokoloa bera eta hau ezartzearen kontrakoa. Denok gara gure haurren ongizatearen arduradun.

Gure familien sarean buru belarri ari gara haurren ongizate osoaren alde lanean, betiere errespetuan eta enpatian oinarriturik. Maiatza bukaeran gure taldeko hezkuntza profesionalen eskutik sortutako ikasturtea antolatzeko gure azken proposamena aurkeztu genuen Hezkuntzan, Osasun sailean eta ikastetxeetan. Orduan argi geneukan, eta orain are argiago. Ez dugu haurretan musukoaren derrigorrezko erabilera onartzen, ez inolako testuinguruan ezta aitzakipean ere. Orain, inoiz baino gutxiago. Azken hezkuntza protokoloaren ostean baina zur eta lur gaude, ez baitiogu 6-12 urte bitarteko haurrek aire zabalean musuoarekin egon beharraren argudioari zentzurik aurkitzen. Haurrak herriko parketan eta plazetan musukorik gabe baitabiltza.

Haurrak berriz ere kriminalizatuak izaten ari direla uste dugu eta haien garapenari dagozkien beharrak kontutan hartu gabe hartzen direla erabakiak. Honekin bukatu beharra daukagu.

Planto egiteko sasoia da.  PLANTO