SALATZEN DUGU

Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako gobernuaren ERANTZUN EZA salatzen dugu.
2020/2021 Ikasturte hasiera antolatzeko irizpideekin HaurrakEreBaitik sortu genuen proposamena plazaratzearekin batera, bilera eskatu genuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza arduradunekin Irailaren 1ean. Ez dugu gaur oraindik inolako erantzunik jaso.
Azaroaren 10ean, Nafarroa eta EAEko hezkuntza komunitatearen parte garen hainbat taldek elkarrekin sortutako eskaera bat egitearekin batera, berriz ere, bigarrenez, bilera eskatu genuen; orduan, EAEko hezkuntza eta osasun ardunadunez gain baita Nafarroako gobernukoekin ere. Oraindik gaur erantzunik jaso gabe jarraitzen dugu.
Bilera burutzeko barne lana egiten dihardugun honetan, HaurrakEreBaitik irmoki salatzen dugu, ikasturte erdia igarota dugun honetan, irailetik ezarrita dauden propokolo zurrunek datuetan oinarritutako berrikuspenik ezta egokitzapenik izan ez izana, eta haurrek bizi duten egoera, kezkaturik begiratzen dugunok egindako bilera eskaerei erantzun ere ez egitea. Bukatzeko aprobetxatu nahi dugu, covid-19 ak ikastetxeetan etapaka izan duen inzidentzia baloratzeko datuak bildu nahain gabiltzala eta ez dela erraza izaten ari, gardentasun falta somatzen dugu eta utzikeria, haurren ongizatearen ebaluazio integral bat oztopatzen duen utzikeria.