Testigantzak

Haurdunaldian eta erditzean, bai haurdunak eta baita haurrak ere, jasaten dituzten eskubide urraketei erreparatu nahi diegu oraingoan. Asko dira iritsi zaizkigun kezka eta testigantzak eta HaurrakEreBaitik tartea eskaini nahi diogu errealitate honi. Haurrak, kanpora atera aurretik ere, egon daudelako, umetokiaren goxotasunean.

Haurdun zaudela eta erditzean zure eskubideak eta haurtxoarenak urratuak izan direla sentitzen baduzu, zuen bizipena partekatzeko aukera eskaini nahi dizuegu. Era berean esan, “El Parto Es Nuestro” elkarteak hilabeteak daramatzala testigantzak jasotzen eta haiekin harremanetan jartzerik ere badaukazuela.