UTZI HAURRAK PAKEAN/MINDU GABE BABESTU

UTZI HAURRAK PAKEAN!

Ikasturte hasierarekin batera hasi dugu “UTZI HAURRAK PAKEAN” kanpaina .  2020/2021 ikasturte hasieran haur eta familien eskubide urraketek ez dute etenik izan eta eskoletan diseinatutako kontingentzia planek eskolei itxura militarra eman die kasu askotan.

Familiek egoera hau nola bizi dugun jakiteko, Irailean zehar testigantzak jaso ditugu, eta Urrian, galdetegiak zabaldu ditugu helduek eta haurrek ere bete ditzaten.

Azaroan, Hezkuntza Komunitatea osatzen dugun Euskal Herriko hainbat taldek elkarlanean, ekintza bateratu bat burutu dugu.